XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Hondoetarako, masa uniforme handietarako, e.a. material bat, eta xehetasunak egiteko beste zenbait material erabiltzearen komenientziari buruz eztabaidatu.
- Material hauen aplikazio berriak ikertu, berauen ohizko aplikazioak eta teknikak eragozpen bilaka gabe.
Esate baterako, oleoak harearekin edo zerrautsarekin nahasi, eta lortu den pastaz lan egin, errotulagailu erdilehorrez marraztu, e.a.
- Pastela, ikatz-ziria eta ikatz-arkatza aplikatzeko modu ezberdinak ezagutu, baita eskaintzen dituzten difuminaketa-aukerak ere.
- Lausodurak egiteko modua aztertu.
1.5.6.
Gaien aukeraketa eta enfokeari buruz hausnartu.- Edonolako gaietarantz eragin eta bultzatu.
- Diapositibak, musika, lasatze-ariketak, mota guzitako eragintzak, e.a. erabili.
- Gaurkotasunezko gaietarantz, gertaeratarantz, jaietarantz, jazoeretarantz motibatu.
- Ideia ezberdinei buruz hausnartu, gehien gustatzen den hura aukeratu, gaia ezagutu eta sakondu, bozeto ezberdinak egin, era horretan posibilitate gehiago edukiz.
-
- Irakasleak ikasgela osorako planteiatutako lanak ikuspegi pertsonal batetik enfokatu.
- Ametsak eta egoera susmagaitzak planteatu, berauek xehetasun guztiz deskribatu.
- Fantasi eta irudimenezko gaiak deskribatu. Forma eta kolorez ezberdina den mundu bat imajinatu.
- Kreazio plastikoaren gai klasikoak erabili: paisaiak, itsasaldeak, upategiak, loreak, erretratuak, eguneroko bizitzako estanpak, e.a.
- Burutzapen pertsonaleko nahiz kolektiboko gaietan, gaiak komentatu, iradokizunak onartu, ideiak eta enfokeak bateratu.
1.6.
Marrazkiaren elementu osagarriak aztertu1.6.1. Sakonera eta perspektibaren errepresentazio-metodoak ezagutu.
- Kale, etxe, eta abarren argazkiak bildu, berauetan kalkoz, horizonte-lerroa, ihespuntuak, ikuspuntuak, e.a. seinalatuz.